Txartel-Jokoa

“Neskak eta Mutilak” Txartel-Jokoa sexu-aniztasunari buruz elkarrizketak bultzatzen dituen mahai-joko erraz eta dibertigarri bat da.

“Neskak eta Mutilak” liburuan oinarrituta sortu diren koloretako hainbat txartelekin osatua dago material manipulagarri hau. Txartelen aurrealdean neska edo mutil baten argazkia agertzen da, eta atzealdean haurraren izena, bere hainbat ezaugarrirekin eta bere kontakizuneko zenbait esaldirekin batera. Antolamendu honek (batetik irudia eta bestetik testua) jolas eta erabilera anitzerako aukera ematen du.

Taldean zein bakarka jolas daiteke.

Ikastetxe nahiz haur-txokoetan edota ingurune terapeutikoetan erabiltzeko gomendatua.

 

Lortu nahi baduzu,
hemen erosi ahal duzu..

Prezioa: 15€ (Joko bakoitzak)

Ezaugarriak:
33 txartel (10,5 x 14,8 cm)
350 gr.ko paper estukatuan,
koloretan,
glasofonatua mate
eta izkin borobilduekin.

PROPOSATUTAKO JOLASAK

  • Txartelak multzokatu ezaugarri jakin batzuen arabera.

  • Norberaren ezaugarriekin bat datozen haurren txartelak bilatu.

  • Txartelean agertzen den haurraren irudia begiratu, eta berari buruzko galderen erantzunak asmatzen saiatu.

  • Txarteletan agertzen diren haurren bizitzari buruzko kontakizunak asmatu.

  • Txarteletako neskak eta mutilak protagonistak dituzten istorioak edo ipuinak asmatu.

  • Norberak bere txartela(k) egin.

  • Txartelekin jolasteko modu berriak asmatu.

Pasa ezazu sagua gainetik txartelari buelta emateko

Txartel-Jokoari buruzko hausnarketa, ingurune terapeutikoetan tresna lagungarri bezala erabiltzeko.
Nagore Aranburu, psikologoa

Haur bat nire kontsultara iristen denean, bere garapen ebolutiboaren beste kontu askoren artean, oso interesgarria egiten zait jakitea bere sexu-identitatea nola ari den osatzen. Haur batekin gai hau abordatzen saiatu izan naizenetan, neska eta mutil izateko modu anitzak erakusten duen material egokirik gabe aurkitu izan naiz. Eta normalean haurrei eskaintzen zaien aukera bakarra izan ohi da neska edo mutil bezala lerrokatzea oso aldagai estuen barnean, nolakoa izan behar duen bere gorputzak eta nolako jarrerak izan behar dituen guztiz mugatuta. Ataka honetan haurrak nahastuta sentitzeko eta bere izatetik deskonektatzeko aukera asko dauzka.
Kontsultan erabiltzeko material honek neska eta mutil sentitzeko modu anitzen amalgama bat eskaintzen dit. Horrela, norberak antzekoago sentitzen dituen moduekin identifikatzeko aukera izango du, une horretan behar duen bezalakoa izateko bidea izango du, pertsona beraren eraikuntza prozesuan bete-betean dagoelako. Gainera, ulertu eta onartu ahalko du inguruko neska-mutilak prozesu berean murgiludta daudela, hau da, norbera bere benetako izatearen bilaketan murgilduta dagoela.
Material hau zuretzat ere niretzat bezain probetxugarria izatea opa dizut eta espero dut neska eta mutil guztiei merezi duten errespetuaz laguntzeko gai izatea.
¡Goza ezazu material hau!

http://terapiagestalt.eus/es/nagore-aranburu-gallastegi/

Liburua

Proiektua

Unitate didaktikoa

Txartel-jokoa