Unitate Didaktiko hau «Neskak eta mutilak» liburuko argazki eta kontakizunetan oinarritzen da. Material berritzaile eta paregabe hau oso heziketa tresna eraginkorra da, haurrentzako identifikazioa ahalbidetzen duelako, marraztutako irudiekin edo asmatutako kontakizunetan oinarritzen diren planteamendu teorikoekin askoz zailagoa suertatzen dena.
Neska-mutil hauen argazkien bidez, eta haien errealitate hurbil eta benetakoetan esandako bat-bateko esaldi xumeekin, Giza Sexu Izatearen alor desberdinei buruzko ezagutzak eta oinarrizko ideiak helarazten dira.
Material honen bidez, ikasle bakoitzak aurkeztutako argazki eta kontakizunetan bere burua islatua ikus dezake, eta ondoren gaiaren inguruan hausnartu ahalko du, ez soilik besteak ezagutu edota ulertzeko, baizik eta bereziki norberak bere burua ezagutzeko, norberaren izateko eta bizitzeko modu berezia onartuz eta baloratuz.